Nafarroako toki entitateen bilatzailea

Bilatzaileari buruzko zalantzarik? Klika ezazu hemen gehiago jakiteko.

Datuen jatorria

Ageri diren datuak Nafarroako Toki-entitateen Erregistroko parte dira. Toki-entitateei buruzko informazio orokorra daukate (izena, hiriburua, hedadura, biztanleria, etab.), baita informazio osagarria ere (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, jendaurreko ordutegia, karguak, etab.).

Harremanetarako: adlocal@navarra.es

Toki-entitate motak

  • Udalerriak: oinarrizko toki-entitateak dira Nafarroako Foru Komunitatearen antolamenduan.
  • Kontzejuak: udal-mugarte batean kokaturiko toki entitateak dira, udalerriarenak baino biztanle eta lurralde esparru txikiagoa dute, eta ondasun berekiak eta nortasun juridikoa dituzte beren interesak kudeatu eta administratzeko, indarreko legeek emandako eskumenen barnean.
  • Mankomunitateak: lurraldeari ez dagozkion toki-entitateak dira eta udalerriek elkartuta osatuak dira, haien bitartez beren eskumeneko obrak eta zerbitzuak batera egiteko xedez.
  • Ohiturazko elkarteak: lurraldeari ez dagozkion toki-entitateak dira, ohiturazkoak edo historikoak; Toki Administrazioari buruzko Foru Legean izenez edo modu generikoan aipatzen dira, herri-ondasunen titular edo administratzaile diren aldetik, eta foru lege horrek indarra hartu baino lehenagokoak dira (1990eko urriaren 1a baino lehenagokoak).
  • Udalen batasunak: lurraldeari ez dagozkion toki-entitateak dira eta Nafarroako Foru Komunitateak foru lege bidez eratutakoak dira udal guztietarako zerbitzuak emateko.
  • Biztanle-entitate bereziak: udal-mugarteko biziguneak dira, biztanleak dituztenak edo, oso bakanetan, biztanlerik ez dutenak, udal-mugartearen barnean argiro bereizita daude, eta argi eta garbi identifikatzen dituen izen berariazko batez deitzen zaie.

Toki-entitateen izena

Bilaketarako arauak Nafarroako toki-entitateen izen ofizialak ditu oinarri, bi agindu hauetan ezarritako irizpideak erabilita: Euskararen 18/1986 Foru Legea eta 5/2018 Foru Dekretua, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.

Izen ofiziala kontuan hartuta, Nafarroako biziguneen izenak honelakoak izan daitezke:

  • Bakarrak, halakotzat harturik izen ofiziala gaztelaniaz edo euskaraz bakarrik dutenak. Tudela, Viana, Aribe, Baztan, Etxarri-Aranatz.
  • Elebidunak, halakotzat harturik izen ofiziala gaztelaniaz eta euskaraz dutenak. Altsasu / Alsasua, Auritz / Burguete.